nina-taza.gigante-cafe

Iratxe gil alonso naiz, psikologoa, sexologoa eta desikasketa hegemoniko patriarkalean espezializatutako hezitzaile menstruala eta honaino heltzeko bidea kontatuko dizut. irea ez da printzesa-ipuin bat izan baina ipuinetan bezala hasiko nazi; behin batean…

Batxilergoan, historia klasearen azkeneko orduan zehar, lagun batzuk elkartzen nituen “sexu-astelehenak” prestatzeko, horrekin aurreikusi zitekeen jarraituko nuen bidea. liburutegira nindoan, garai horretan nire etxean interneta ez zegoelako eta bertan ikertzen nuen gero nire lagunei kontatzeko. Beraz, nahiko argi neukan sexologoa izango nintzela, eta ondorioz psikologia ikasi nuen geroago sexologian espezializatzeko.

Baina nola pasatu nintzen heziketa sexualetik ginekologia autogestibora eta heziketa menstrualera?

GPB-AREKIKO NIRE ESPERIENTZIA

Duela urte batzuk, pixa-infekzio ugari jarraian izan ondoren, familiako medikuak ginekologoarenera desbideratu ninduen zitologia bat egiteko. Giza papilomako birusean (gpb) positiboa eman zuen. Informazio hau psikologiarik gabeko emagin batek eman zidan telefonoz, elkarrizketaren bigarren segundoan “minbizia” hitza ahoskatuz. Beraz, imajina dezakezue jarraian egin nion kasua. Hemen hasi zen esku-ohe batean hankak irekitzen dituen haragi zati baten antzera sentiarazi nuinduen esperientzia desatsegina. Nire ustezko praktika sexualengatik epaituta sentitu nintzen. Prozedura medikoak ulertzeko gaitasunik gabeko neska txiki bat bezala tratatu ninduten eta informazioa eskatzen nien arren, internetetik nik lortu nezakeen liburuxkak ematen zizkidaten. Gainera, txertatzeko presionatu ninduten eta txertoak zeharkako efektuak izan zitekeela ukatu zidaten.

AMORRUA ETA HASERREA BULKADA GISA

Nire gorputzarekin nahi nuena egiten aske erabakitzeko behar nuen informazio guztia ematen ez zidatela ikusita, nire osasun sexualarekin erlazionatutako guztia aztertzera eta ikastera eraman ninduen

BEHARRA: KOMUNITATEAN SARTZEA

Ia aldi berean, sare sozialetako bideo batean, erika irusta eta soy1soy4 komunitatea ezagutu nuen. Komunitatean hormonen gaineko teoria piloa, prozesu fisiologikoak eta gainerakoak ikasi nituen (eta ikasten ditut), baina batez ere, nire gorputza nire bizitzaren zentroan jarri eta neure burua ulertzen hasi nintzen. Gainera bakarrik ez nengoela konturatu nintzen. Ez nintzela iruzurra aurkitzeagatik amorrua sentitzen zuen bakarra.

DESPRINTZESATU ETA AUTOEZAGUTU ABIAPUNTU BEZALA

Nire haserrealdiaren eta nire jakiteko gogoen arteko trenen talka honetatik,  nire lehengo bi lantegiak jaio ziren; desprincesamiento eta autocoñocimiento. Horiekin gorputz zaurgarrienetarako eta diskurtso periferikoetarako espazioak sortzeko beharra aurkitu nuen. Hain ondo funtzionatu zutenez eta hain pozik sentitu nintzenez, sexualitatearen gaineko informazioa eta kultura menstruala hedatzeko, desikasketa espazioa proiektua garatzea erabaki nuen.

GERUNDIOA DELA ERREGISTRATUZ

Hileko zikloaren erregistroarekin, betaurreko moreekin bezala gertatzen da, behin hasita gero ez dago atzera itzultzerik. Horrela, ginekologia autogestiboa ezagutu nuen vulva sapiens-ko lagunen eskutik eta feminarianen eskutik, hilekoaren terapeuta izateko ikasten ari naiz, bere formakuntza feministako eskola onlinean.

Orain desikasketa espazioa erditu dudala zure laguntza behar dut ibiltzen has dadin.